MUSSAAT, Prima Finkoen Aseguruen Mutualitatea, Erantzukizun Zibilaren eta Eraikuntzaren inguruko aseguruetan espezializatutako elkartea da. Egun Espainian daudenen artean liderra da eta eraikingintzako profesionalen lana bermatu eta aseguratu egiten du.
Mutualitatea 1983. urtean jaio zen Batzorde Orokorren eta Aparailari/AT/EIen Elkargo Ofizialen eskutik. Momentu horretan zeuden zailtasunak zirela eta sortu zen, helburua taldeari beharrezko Erantzukizun Zibilaren aseguruak bermatzea izanik, profesionalak babestearren.
30 urte beranduago, MUSAAT talde profesionalen zerbitzura lan egiten jarraitzen du, bere Erantzukizun Zibil Profesionalaren bitartez, Espainia osoan 38.000 baino gehiago aseguratuen lana babestuz.
MUSAAT-ek eraikuntzaren sektorean izandako esperientzia dela medio, sektorearen beste profesionalei bere aseguruak eskaintzeko aukera ematen eta bermatzen du: higiezinen promotore eta eraikitzaileak, eraikingintzako materialak sortzen eta banatzen dituzten enpresak, aipatutako ekintzekin eta inguruarekin zerikusia daukaten enpresak. Eraikitzearen arriskuen eta mantentzearen etengabeko ikerketak egiten ditu, eta prebentziorako neurrien inguruan aholkuak ematen ditu, aseguratuaren interesekoak izanik.

www.musaat.es

imagen

NUEVO SEGURO DE RC PARA SOCIEDADES MULTIDISCIPLINARES

Ver másIr a la publicación
imagen

VÍDEO MUSAAT

Ver másIr a la publicación
imagen

SEGURO DE CESE DE ACTIVIDAD APAREJADOR/AT/IE

Ver másIr a la publicación